Olaizola eta Zabaleta faborito Donostia Hiriko finalean

Beñat Rezusta pilota jotzen partida batean

Olaizola II.a eta Zabaleta Arteaga II.aren eta Rezustaren kontra ariko dira Atano III.ean 18:00etatik aurrera

Berria. Gaur jokatuko da Donostia Hiria torneoko finala (18:00, ETB) Atano III.a pilotalekuan. Olaizolak Zabaleta izango du bizkarzain, Arteagaren eta Rezustaren aurrean. Finalerdietan ikusitakoa ikusita, apustuek kolore gorria izango dute nabarmen.

Arteagak eta Rezustak izerdi ugari bota behar izan zuten asteazkenean, Irribarria eta Albisu 22-16 gainditzeko. Rezustaren joa baliatu zuen Arteagak errematean asmatzeko. Rezustak iaz 22-21 galdu zuen Altuna III.arekin Donostia Hiria torneoko finala. Arantza atera nahiko du, beraz. Arteagak, berriz, udako torneoetan jokatzen duen lehen finala izango du.

Gehiago irakurri

Previous Post
La feria de San Mateo contará con cinco caras nuevas
Next Post
Olaizola II y Zabaleta ganan el Donostia Hiria (22-15)