Berria. Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak lau t’erdiko San fermin torneoko finala jokatuko dute gaur, Iruñean (11:30, ETB1). Olaizola bost aldiz izan da txapeldun, eta, aurten, Artola, Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea kanporatu ditu. Altunarentzat, berriz, lehen finala izango da. Irribarria, Elezkano II.a eta Ezkurdiari irabazi die finalerako bidean. Bi finalistek jokaturiko azken bederatzi partidak irabazi dituzte.