Berria. Aimar Olaizola II.a eta Imaz gailendu ziren atzo Irribarria eta Martijaren aurka jokaturiko partidan(22-15), Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Aimar Olaizola izan zen, beste behin, partidako izar distiratsuena. Uda bikaina ari da egiten goizuetarra. Oraingo honetan ere hamabost tanto egin zituen, era guztietakoak.