Ondo baliaturiko orduak

Victor Estebanek gorroto zuen lau eta erdikoa, baina sei urteren buruan espezialista bihurtu da. Ligaxkan sartu da, laugarren urtez jarraian, eta finalerdiak ditu begiz jota

Berria. Maitasun eta gorroto harreman bati buruz mintzo da Victor Esteban (Ezkarai, Espainia, 1993): «Gustatzen ez zaizun horretara egokitzea ez da prozesu erraza izaten, baina, lortzen baduzu, gozamen bilaka daiteke». Lau eta erdiko jokoarekiko bere ikuskerak izandako bilakaera laburbiltzen du esaldi horrek. Azken urteetan diziplina horrek eman dizkio egun handi gehien, baina beti ez zen horrela izan. «Batzuetan, jokamoldea zure baldintzetara egokitzen da; beste batzuetan, aldiz, zuk egokitu behar duzu. Duela sei urte, pila bat kostatzen zitzaidan lau eta erdian jokatzea. Ezer egiteko gai ez banintz bezala ekiten nion; buruko kontua zen».

Gehiago irakurri

Previous Post
Altuna III calienta motores
Next Post
Oinatz, un «beti gazte» en el acotado más joven