Orekatuta, bina debutari eta bina klasikorekin dator finalerdietako ligaxka

Enpresa bakoitzak bina bikote izango ditu, bakoitzaren aurrelari eta atzelari erreferentziazkoak tartean direla. Lan berriak dira Elordi eta Tolosarentzat

Orekatua. Hitz batean adierazi beharko bagenu, aurtengo Binakakoaren finalerdietako ligaxka orekatuta datorrela esan genezake. Hasteko, biderik malkartsuenetik izan bada ere, Peña-Mariezkurrena sailkatu ostean, enpresen aldetik begiratuta indarrak berdindurik ekingo diote azken aurreko faseari, eta hori ez da askotan gertatu azken urteetan. 2016an Asegarcek hiru bikote eta Aspek bakarra sartu zituenetik, 2017an eta 2020an baino ez da halakorik izan, 2018an, 2019an, 2021ean eta iaz Eibarko enpresakoak izan baitziren sailkatuetako hiru.

Gehiago irakurri

Previous Post
Peña II-Mariezkurrena, a derechazos a la liguilla de semifinales
Next Post
Baiko retoma el vuelo en semifinales