«Oso harro gaude»

Aitor Elordiren osaba, aitabitxia eta botileroa da Garikoitz Txakartegi. Dioenez, «gozatzen» ari dira familian hura gozatzen ikusita. «Lan handia egin du, eta merezitako saria jasotzen ari da».

Asko kostatu zait hona iristea; oso bide luzea izan da». Horixe da azkeneko urtean onenekin nor baino nor gehiago ari denetik Aitor Elordik (Mallabia, Bizkaia, 1996) gehien errepikatu duen esaldia. Bide luze horretan, Garikoitz Txakartegi osaba izan du bidelagun (Mallabia, 1972). Ondoan izan du haren kirol ibilbideko garairik ederrenetan, baina baita txarrenetan ere. «Horretarako dago familia: onean, eta batez ere, txarrean animoa eta babesa emateko. Gainera, Aitorren aitabitxia naiz, bigarren aita, eta zaindu egin behar dut», esan du.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1951/025/001/2023-04-02/oso-harro-gaude.htm.

Etiquetas / Etiketak: Elordi
Previous Post
Fuerza, técnica… y determinación
Next Post
Ligera tendencia por Elordi y Zabaleta para la final del Parejas