«Oso ondo etorri zait gelditzea: behar nuen»

Jokin Altuna bihar itzuliko da lehiara, azkenekoz jokatu zuenetik hilabete eta erdira. «Zuhur» jokatu nahi izan du: «Oso argi nuen: ez nuen presarik, ondo osatu nahi nuen, eta, gero, gozatu; ez zuen merezi bueltaka ibiltzea».

Maiatzaren 14an jokatu zuen azkenekoz Jokin Altunak (Amezketa, Gipuzkoa, 1996). Unai Lasoren kontra galdu zuen buruz buruko finalerdia. Bi egun geroago, Aspek jakinarazi zuen aurrelariak uko egin ziola hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida jokatzeari, mina baitzuen ezker eskuan. Hiru egun geroago, berriz, Aspek iragarri zuen ebakuntza egingo ziotela, ezker eskuko hatz erakuslean zuen nodulu bat kentzeko. 26an egin zioten ebakuntza. Ekainaren 17an zen itzultzekoa lehenbizi, eta 24an gero. Bihar itzuliko da azkenean, Mungian (Bizkaia), sanferminetako Asperen lau eta erdiko kanporaketan. Peio Etxeberria izango du aurkari.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1968/023/001/2022-06-28/oso-ondo-etorri-zait-gelditzea-behar-nuen.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Altuna III tiene lista la zurda y reaparecerá el miércoles en Mungia
Next Post
Altuna III jugará el Masters con Imaz y Laso formará pareja con Martija