Partida 22. tantoan amaitzen baita

Jon Ander Peña, etsita, huts bat egin ondoren, atzo
Peña II.a-Albisu 13-19 joan dira aurretik, baina ez dute asmatu lana biribiltzen, eta 22-21 irabazi diete Elezkano II.a-Zabaletak

Berria. Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu, jota; eta Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta, egindakoa sinetsi ezinda. Halaxe amaitu zen atzo Iruñeko Labriten jokatutako partida. Jota Baikokoak, partidaren zatirik handienean bikain jokatu ostean, garaipena bideratuta zutenean (13-19), azken txanpan ihes egin baitzien. Eta eginikoa sinetsi ezinda Aspekoak, neurketarik zatirik handienean eskas jokatu eta kinka larrian egon ostean, oso maldan gora jarri zitzaien norgehiagoka irabazi baitzuten: 22-21. Peña II.ak 43. tantoan txapara bidalitako pilotakadak eragin zuen bata zein bestea.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1943/031/001/2021-12-19/partida-22-tantoan-amaitzen-baita.htm.

Etiquetas / Etiketak: Albisu, Elezkano II, Peña II, Zabaleta
Previous Post
Distintas, pero igual de dolorosas
Next Post
Hirugarren garaipena Laso-Imazentzat