Sasoirik «onenean» helduko da Altuna lau eta erdiko bere seigarren finalera. Apustuetan faborito argia da. «Baina ez naiz fio Lasorekin». Norgehiagokaren atariko egunak «gustagarriak» egiten ari zaizkio oraindik ere: «Bereziak dira»
Berria. Frontoi irekiaren eta estaliaren artean dago kokatua Pernando Amezketarraren estatua. Herrian bertsolari eta plazagizona zenaren izena eta izanari inork jarraitzen badio, Jokin Altuna izango da (Amezketa, Gipuzkoa, 1996). 25 urterekin aho bete hortz utzi ditu pilotazaleak, eta bide beretik jarraitzen du. Profesionaletan lau txapel handi irabazi baditu ere, garaipen zerrenda luzatzeko gosea ez zaio inolaz ere joan.