Partida iraultzeko ahalmena

Bitan berdindu dute bi bikoteek: bana eta hogeina. Tartean, zortzi puntuko aldea ere atera diete Altunak eta Martijak, aurkariei

Berria. Gorriak ziren faborito apustuetan, eta haiek izan dira nagusi partidaren lehen zati osoan ere. Nabarmen aurretik joan dira lehen minutuetan: 3-1, 5-3, 7-4 eta 9-4. Markagailuan bost puntuko aldea ikusi dutenean, atsedenaldia eskatu dute Urrutikoetxeak eta Larunbek. Goranzko bidea gogorra egiten ari zitzaien, eta sendo ikusten zituzten aurkariak. Baina ez dute etsi, eta hasieran aldea oraindik handia bazen ere tartea gutxituz joan dira: 11-6, 14,8,15-10, 18-10, 18-17, 20-17.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Martija
Previous Post
Hallan en el Atano lo perdido en Iruñea
Next Post
Remontada milagrosa de Urruti-Larunbe