Peña eta Albisu, finalera

Baikoko bikoteak irabazi du finalean sartzeko norgehiagoka erabakigarria, eta eurek jokatuko dute Elezkano-Zabaletaren aurka. Albisu izan da neurketako jokalaririk onena

Berria. Elezkano II.a-Zabaleta Peña II.a-Albisuren aurka. Hori izango da aurtengo Binakako Txapelketa nagusiko finala. Baikok bikote bakarra sartu zuen finalerdietako ligaxkan, baina hura finalera iritsi da gaurko garaipenari esker (22-14 Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren aurka). Neurketako jokalaririk onena Albisu izan da, eta zortzi urte geroago berriz ere final bat jokatuko du ataundarrak. Peñak, berriz, bere lehen parte hartzean lortu du finalerako txartela.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, mariezkurrena ii
Previous Post
Peña II y Albisu, a la final tras ganar 14-22
Next Post
Peña II-Albisu, finalistas del Parejas