Peoi aldaketak, azken aukerak erabat zukutzeko

Aspek Irribarria Elezkanogatik ordezkatuko du eta Bengoetxea txapelketara itzuliko du Baikok azken lehian

Gara. 2013ko Binakakoan enpresek euren buruari pilotari bat nahi zuten unean beste bategatik ordezkatzeko aukera eman ziotenetik –garai hartan «Gonzalez klausula» gisa ezagutu zen, azkaindarrarentzat ad hoc egindako legea zela zirudielako– pilotariak beraien interesen arabera erabil ditzaketen piezak bihurtu dira eta Iker Irribarria bezalako buruz buruko txapeldun bat izan da Aspek oraingo honetan sakrifikatu duen azken peoia. Finalerdietan ahalik eta bikoterik gehien izan nahian, Aramakoa txapelketatik atera eta orain hiru hilabete kanpoan utzi zuten Elezkano jarriko dute larunbatean Rezustarekin batera –elkarrekin iazko txapelketa irabazi zuten– Labriten Laso-Albisuren aurka jokatu beharreko partida erabakigarrirako.

Leer más

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Irribarria
Previous Post
El parejas de los caprichos
Next Post
Elezkano: “Es una situación dura y no es agradable para mí, pero este es mi trabajo y somos profesionales”