Perfekzioa halako zerbait omen da

Elezkano oldarkor eta azti batek eta adjektiboak agortu dituen Zabaletak finalerako txartela eskuratu dute erakustaldia emanda

Gara. Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak euren ibilbideko hirugarren eta laugarren Binakako finalak jokatuko dituzte, txartela eskuratzeko izan zuten lehen aukeran Peña-Albisu txikituta. Lehen jardunaldian Altuna eta Mariezkurrena zazpian utzi bazituzten, atzo Baikoko gipuzkoarrek tanto bakar bat gehiago egin ahal izan zuten, eta lehen finalisten aurka bi jipoiak eraman dituzten bikoteek euren artean jokatuko dute, hurrengo igandean, Bilbon bertan, maiatzaren 9ko finalean egon ahal izateko bigarren txartela.

Gehiago irakurri

 

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Zabaleta
Previous Post
A veces, la pelota no es muy justa
Next Post
Elezkano II y Zabaleta jugarán la final