Hatzak dira Oinatz Bengoetxearen ahulgunea. Haustura oso eta pitzadurak kontuan hartuta, «hogei bat» aldiz mailatu ditu. Bi lodiak ez, beste guztiak hautsi ditu noizbait frontoian
Berria. Umorerik ez du falta Bengoetxea VI.ak. «Erretiratzen naizenean ezingo naiz piano jotzaile izan, ez behintzat hatz hauekin». Ukabilak itxi, eta eskuinekoa ezin du erabat estutu. Ezkerrekoa, berriz, kostata. Hatz hautsien ordaina da, eta askotan minarekin jokatu izanarena. «Pitzadurarekin jokatzen duzunean, beti dago are gehiago okertzearen arriskua».