«Galtzekorik» ez duela dio Aitor Elordik. Irribarria eta Artola kanpoan utzi eta gero, lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da. Igandean, Jokin Altunaren aurka jokatuko du, Astelenan
Berria. Iazko Bigarren Mailako lau eta erdiko txapelketa irabazteak eman dio Aitor Elordiri (Mallabia, Bizkaia, 1996) maila nagusiko lau eta erdikoa jokatzeko eskubidea. Atarikoan 22-12 menderatu zuen Iker Irribarria, eta final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu zen Iñaki Artolari 22-16 irabazita.