«Pixkanaka, eskuen kezka ahaztuz noa, eta hobeto ari naiz»

«Nahiko konforme» dago Olaizola II.a eta bera egiten ari diren lanarekin: bost garaipen lortu dituzte zortzi jardunalditan. «Zail» ikusten du sailkapenean gora egitea. «Ahal den ondoen» iritsi nahi du amaierara

Berria. Ordu eta laurden pasa jo eta ke, eta 815 pilotakada. Horra Aimar Olaizolak eta Beñat Rezustak (Bergara, Gipuzkoa, 1993) joan den larunbatean Oinatz Bengoetxearen eta Aitor Arangurenen aurka jokatutako partidaren datuak. Txapelketako luzeena izan da, baita pilotakada gehien eman direna ere. 22-16 irabazi zuten Olaizola II.a-Rezustak, eta «pozik» dago atzelaria, «lan handiak saria» izan baitzuen, eta «ondo» amaitu baitzuten. «Halako lehia gogorretan eskuetatik ondo amaitzea da garrantzitsuena, eta lortu genuen».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Rezusta
Previous Post
La brecha en la clasificación cada vez es más grande
Next Post
Los ‘blockbuster’ de Promoción