«Polita da Eriken aurka aritzea, baina desatsegina berak galtzea nahi izatea»

Urteroko ohitura beteko du Altunak, azken bost urteetan jokatu baitu final bat gutxienez. «Oso pozik» dago Jaka, haren lagun handia, «lan gogor eta onaren fruitua» jasotzen ari delako. Baina buruz buruko bigarren txapela janztea baino ez du buruan

Berria. Jokin Altunak (Amezketa, Gipuzkoa, 1996) aspaldi erabaki zuen koronabirusak eragindako osasun egoera kezkagarriaren aurrean bere burua «ahalik eta gehien zaintzea eta babestea». «Entrenatu, jokatu, etxe azpiko dendan erosketak egin, eta etxera; horra nire egunerokoa aspaldian», aitortu du. Bi hilabete daramatza kuadrillarekin mahai baten bueltan eseri gabe. Segurtasun neurri horiek guztiak muturrera eramango ditu aste honetan. Ez du nahi ezerk eragoztea Buruz Buruko Txapelketako finala jokatzea. «Sekulako faena litzateke finalaren astean gaixotzea». Bigarren finala du buruz burukoan. 2018an jokatu zuen aurrenekoa, igandeko toki berberean, Bilbon, eta txapela jantzi zuen, Aimar Olaizolari 22-14 irabazita. Igandean, «lagun handi baten» aurka ariko da: Erik Jakaren kontra.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Erik Jaka: “Ahora, más que asimilar lo logrado, hay que preparar la final”
Next Post
“Tengo que empezar el partido enchufado”, dice Elordi