«Postu bat irabazi dut, baina estatus aldetik jendea dago nire gainetik»

Konfiantzaz eta jokoz gainezka, lizartzarrak bere egungo une gozoa ahalik eta gehien luzatzeko asmo irmoa dauka. Elkarrizketaren bertsio osoa NAIZen dago irakurgai

Gara. Buruz buruko txapela asimilatzeko astirik izan duzu?Lehen aste horretan ez hainbeste, gorputza oso aktibo sentitzen nuelako. Lehen astean kostatu egin zitzaidan berriz ere arrankatu eta txapelketa batean buru-belarri sartze hori. Gehiago kostatzen da, gorputzak eta buruak tentsio puntu hori galdu bezala egiten dutelako, baina aurtengo egoerak eskatzen du, bai edo bai, zentratuta egon beharra. Nik uste aurreko astean lortu nuela berriz motibazio puntu hori eskuratzea, zentratzea berriz txapelketa batean buru-belarri, eta nik uste igandean kantxan nabaritu zela.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka
Previous Post
Jokin Altuna: «La presión me la pongo yo, no me viene de fuera»
Next Post
«Bizitzako gauza onetatik eta txarretatik ikasten saiatzen ari naiz»