Prentsa oharra

2020ko azaroaren 5a

EPEL. Lehendakariak duela minutu batzuk egindako agerraldian azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan hartuko diren neurrien artean dago: taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Neurri horiek 2020ko azaroaren 7an, larunbatean, jarriko dira indarrean.

Horren aurrean, EPELek, kirol profesionaleko lehiaketa izaki, honako hau jakinarazten du: azaroaren 6an, ostirala, Ataunen jokatuko den partida aurreikusita zegoen bezala jokatuko da (ordura arte baimendutako edukiera duen publikoarekin), azaroaren 7an eta 8an Amurrion eta Eibarren jokatuko diren partidak publiko gabe jokatuko dira. Une honetatik aurrera, programatutako jaialdi horietarako sarreren salmenta geldiaraziko da eta dirua itzuliko da. Pilotazaleak asteburu honetako jaialdiak telebistaren bidez jarraitzera animatzen ditugu; izan ere, ETB-1ek zuzenean eskainiko ditu Buruz Buruko txapelketako partidak.

Datorren astearen hasieran, EPELek eta hura osatzen duten enpresek aztertuko dute jaialdietara ikusleak joateko ezintasunaren ondoriozko egoera, eta, hala badagokio, egokitzat jotzen diren erabakiak hartuko dira, eta unean-unean emango da horien berri.

Previous Post
Manomanista por partida doble en la Catedral
Next Post
Ataun acoge esta noche el estreno del Manomanista