Noticia de hemeroteca

Urrutikoetxeak eta Imazek ez dute azken hitza esan (22-18)

17 / 01 / 2017 (Berria)

Hamarnako berdinketaren ondoren, gora egin dute, eta merezimenduz irabazi diete Victor eta Albisuri

Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek ez dute binakako txapelketan lehiatzeari utzi nahi, eta atzo 22-18 irabazi zieten Victor —Artolaren ordez— eta Albisuri, Tolosan. Irabazleak azken postuan daude, baina orain puntu bakarrera dituzte finalerdietan sartzeko postuak. Galtzaileei dagokienez, hirugarren porrota dute jarraian.