Rezustak etxean hasiko du ‘maratoia’, domekan

Hamalau jardunaldi izango dituen Eskuz Binakako Txapelketa Debagoienera iritsiko da domekan. Elezkano II.ak eta Rezustak Irribarriaren eta Zabaletaren kontra neurtuko dituzte indarrak Bergaran; pilotariak konforme geratu dira materialarekin

Goiena. “Beñat, badakit nirekin bikotea osatu gura duzula, baina…”, dio Irribarriak, barrez, argazkiak egiteko argazkilariek pilotariak apur bat mareatu ostean. Rezustak irribarre batekin erantzun dio; lagunak dira, nahiz eta domekan kontrario izango diren. Eta, gainera, Bergarakoa pozik dago txapelketan izango duen bikotekidearekin: “Iaz moduan, aurten ere Elezkano eta biok elkarrekin jarri gaituzte, eta oso gustura nago. Lagunak gara, eta ondo ezagutzen dugu elkar”, dio. Aurretik hamalau jardunaldi izango dituzte, txapelketa luzeena: “Txapelketa hau indarra hartzen dabil, eta, gainera, atzelariondako modukoa da. Buruz burukoan eta lau t’erdikoan geroago eta zailago dugu nabarmentzea, baina eskuz binakakoan atzelarion lana garrantzitsua izaten da, eta lan txukuna egin gura dut”.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Irribarria, Rezusta, Zabaleta
Previous Post
La ilusión del joven Ion Mariezkurrena
Next Post
Binakakoaren erradiografia