Sailkapenaren zain

Irribarria eta Rezustak garaipen bakarra behar dute final-laurdenetan sartzeko eta astelehenean Tolosan  Bengoetxea VI.a eta Larunbe

 

Irribarriak eta Rezustak lasaitasunaren garaipen bakarra behar dute. Puntu bat gehiagorekin sailkapena lortuko lukete final-laurdenetarako. Sei partida dituzte helburua lortzeko. Lasaitasunez hartuko dute larregi estutu gabe. Hurrengo astelehenean, Tolosan, Bengoetxea VI.a eta Larunbe izango dute aurkari.

 

Irribarria:

  • ‘Gustoko pilotak hartu ditugu. Desberdinak dira gureak eta beraienak, baina bakoitzak bereak izan ditu’.

 

  • ‘Garaipen bakarra ez da obsesio baten bihurtuko. Aukera asko ditugu eta hurrengo astelehenean ez badugu lortzen, borrokan jarraituko dugu sailkapena lortu arte’.

 

  • ‘Oinatzen aurkako partidak beti dira gogorrak. Guk, txapelketa osoan egin dugun bezala, abiadura emango diogu pilotari aurkariak deseroso egon daitezen.

 

Irribarria-Rezusta: 106,7; 106,2; 106,4 gr.

Bengoetxea VI.a-Larunbe: 104,3; 104,9; 106,2 gr.

Etiquetas / Etiketak: Bengoetxea vi, Irribarria, Larunbe, Rezusta
Previous Post
Atzelarien lan eskerga
Next Post
Urrutikoetxea-Imaz eta Victor-Albisu, gaur, Mallabian