Sailkapenaren zain

Irribarria eta Rezustak garaipen bakarra behar dute final-laurdenetan sartzeko eta bihar Tolosan Bengoetxea VI.a eta Larunberen aurka neurtuko dira

Irribarriak eta Rezustak lasaitasunaren garaipen bakarra behar dute. Puntu bat gehiagorekin sailkapena lortuko lukete final-laurdenetarako. Sei partida dituzte helburua lortzeko. Lasaitasunez hartuko dute larregi estutu gabe. Bihar, Tolosan, Bengoetxea VI.a eta Larunbe izango dute aurkari.

 

Irribarria:

  • ‘Gustoko pilotak hartu ditugu. Desberdinak dira gureak eta beraienak, baina bakoitzak bereak izan ditu’.

 

  • ‘Garaipen bakarra ez da obsesio baten bihurtuko. Aukera asko ditugu eta hurrengo astelehenean ez badugu lortzen, borrokan jarraituko dugu sailkapena lortu arte’.

 

  • ‘Oinatzen aurkako partidak beti dira gogorrak. Guk, txapelketa osoan egin dugun bezala, abiadura emango diogu pilotari aurkariak deseroso egon daitezen’.
Etiquetas / Etiketak: Bengoetxea vi, Irribarria, Larunbe, Rezsuat
Previous Post
Puntua banatzea onena
Next Post
Un punto que vale por dos