Lehendabiziko finalerdiak jokatuko ditu Peio Etxeberriak lau eta erdiko maila nagusian, Unai Lasoren aurka, etzi, Labriten. Zenozkoak dioenez, «sasoiko» helduko da partidara
Berria. Duela ia lau urte egin zuen debuta maila profesionaletan Peio Etxeberria Aspeko pilotariak (Zenotz, Nafarroa, 1998), eta, ibilian-ibilian, zarata askorik atera gabe, Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietara heldu da, final laurdenetako ligaxkan multzoburu amaitu eta gero. Zenozkoak aski ondo ezagutzen duen pilotari baten aurka jokatuko du etzi, Unai Lasoren aurka, non eta Nafarroako pilotazaleen bilgunean: Iruñeko Labrit pilotalekuan (17:15, ETB1).