Ez du aldarrian pentsatzen, sarian baizik. «Bigarren Mailako lau t”erdikoak hurrengo urtean Lehen Mailakoa jokatzeko eskubidea ematen du, eta hori da garrantzitsuena. Binaka estelarrak jokatzeko eskubidea urteko partidetan lortzen da». Erik Jakaren hitzak dira (Lizartza, Gipuzkoa, 1994), eta igandean Bigarren Mailako lau t”erdiko finala jokatuko du, Logroñon, Dario Gomezen aurka. Jaka da faborito garbia; apustuak doblean irtengo dira haren alde, baina ez da fio.