Txapel ederrena darama

Iker Irribarriak pilotazaleen eta pilotarien beroa eta estimua jasota esan dio agur pilotari. Egin duen azken tantoa, jo duen azken pilotakada, errebotera joan da

Eibarretik Donostiara. Zortzi urte. Hiru txapel. Buruz buruko txapeldun gazteena. Eta bere kirol ibilbideko azken tantoa, azken pilotakada, ibilbide horren isla. Indartsua, ezkerrez eta ia erreboteraino. Atano III.ean bildutako 1.500 pilotazaleak, jaikita eta txaloka. Betiko oihua inoiz baino ozenago: «Irri, Irri; Irri, Irri». Iker Irribarriak nekez izan zezakeen agur politagorik atzo izan zuena baino. Hala aitortu zuen agur partidaren amaieran: «Hitz egitea zaila da egoera honetan. Baina zortzi urtean jaso dudan txapelik ederrena da: frontoia beteta, atzean nire lankide, enpresakide eta kontrarioak. Izugarri gozatu dut kantxetan, eta espero dut hemendik aurrera zuekin guztiekin kantxatik kanpo ere gozatzen segitzea». Gero aitortu zuen ez zitzaiola ezer falta izan agurrari. «Hemendik 10 urtera izatea bakarrik».

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1942/020/001/2023-03-05/txapel-ederrena-darama.htm.

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Previous Post
Irribarria deja un rebote para el recuerdo
Next Post
Bide zailenetik, Peña II.a eta Mariezkurrena II.a finalerdietara