Tolosaldeko Ataria. Jokin Altuna pilotari amezketarrak parte hartuko du Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatzen den San Mateo Torneoan, udako azkena. Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariek nahastuta jokatuko dute, eta Altunari Untoriarekin jokatzea egokitu zaio. Bi talde egin dituzte, bakoitza hiru bikotez osatuta.
Amezketarraren taldeko beste bi bikoteak Victor-Rezusta eta Bengoetxea VI.a-Merino II.a dira. Hiru bikoteek elkarren artean jokatuko dute eta taldeko lehenak jokatuko du finala