Udan ere, txapela nahi

Gaur gauean jokatuko da, Ogeta pilotalekuan, Andre Mari Zuriaren feriako finala. Laso-Imaz Ezkurdia-Zabaletaren aurka arituko dira

Txapela burua babesteko jantzia da. Normalean neguan erabili ohi da. Baina badira udan ere jantzi nahi izaten dutenak: pilotariak. Sasoiko feria nagusietako bat irabazi duten seinale da. Aurtengoan, Artola-Mariezkurrena II.a izan ziren binaka jantzi zuten lehenak, Sanferminetako Torneoa irabazi ostean. Gaur izango da jokoan bigarren txapela, Gasteizko feriarena, eta hura irabazteko borrokan Laso-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta arituko dira. Partida, ohi bezala. Ogeta pilotalekuan jokatuko da (22:00, ETB1).

Content retrieved from: https://www.berria.eus/paperekoa/1893/017/001/2022-08-09/udan-ere-txapela-nahi.htm.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Zabaleta
Previous Post
«¿El Ogueta? Contra Zabaleta todos los frontones son difíciles»
Next Post
La final del torneo de La Blanca tiene mucho picante