Unai Laso Baikora itzuliko da 2023 arteko kontratuarekin

Gara. Oraindik nolakoa izango den ez dakigun pilotazaleen udak badu dagoeneko bere lehen pizgarria, Baiko eta Unai Laso akordio batera heldu direlako eta, ekainaren 25etik aurrera, aurrelariak Bilboko enpresarekin jokatuko du 2023ko abenduaren 31ra arteko kontratuarekin. Duela zortzi hilabete lehertu zen gatazkaren ondorioak gehien ordaindu zituenetako bat izan zen aurrelari nafarra, azken hilabeteetan afizionatuetan aritu beharraz gain Binakako finalaren lehiarako borrokatzeko aukera kendu zioten, baina greba amaitutzat emateko sinatutako akordioaren baitan, Unai Laso bueltan da eta galdutako denbora berreskuratzeko gogoz.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Laso
Previous Post
Peio Etxeberria y Elordi, favoritos a la txapela de Promoción
Next Post
Zabaleta y el Manomanista