22-10 hartu du mendean Aitor Elordi. Sakearekin hautsi du partida, eta hasieran lortutako 9-0eko errenta bikain kudeatu du. Errestoan zein errematean ere bikain moldatu da. Elordik nahi eta ezin jardun du.
Unai Laso Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan da. Erakustaldia emanda lortu du sailkapena, 22-10 hartu baitu mendean Aitor Elordi, gaur, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bi pilotariek irabazi beharra zuten txapelketan jarraitzeko, eta, emaitzak erakusten duen moduan, Bizkarreta Gerendiaingo (Nafarroa) aurrelaria oso nagusi izan da.