Arlo guztietan gailendu da Urrutikoetxea, eta Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da. Jaka, Ezkurdia eta Laso izango ditu aurkari
Berria. Mikel Urrutikoetxea Lau eta Erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan izango da. Berak aitortu duenez konfiantza falta zuen; azken txapelketak ez zaizkio nahi bezala atera, baina gaur ez du horren itxurarik eman. Nagusitasunez gailendu zaio Victor Estebani (22-7).