Xabi Tolosa, su txikian egositako aukera handia

Profesionaletako zortzigarren urtean heldu zaio Joseba Ezkurdiarekin Binakakoan titular izateko garaia

Gara. Afizionatuetan ikusmin handia sortu ondoren, 18 urte baino ez zituela egin zuen debuta Asperekin Xabi Tolosak 2013ko azken aurreko egunean. Lehen mailako Binakako Txapelketan lehen partida ere uste baino lehenago heldu zitzaion, hiru hilabete geroago, min hartuta zegoen Abel Barriolaren lekua betez Juan Martinez de Irujoren atzelari gisa –22-15 irabazi zieten Olaizola II.a-Aretxabaletari Labriten–. Hala, Xabi Tolosarenak azken urteetan ohikoa bihurtu diren kirolari goiztiarren beste adibide bat zirudien. Patuak, ordea, beste plan batzuk zituen eta, lesio larriren bat tarteko –2018an izandako eskumuturrekoa esaterako–, zortzi urte behar izan ditu atzelarientzat txapelketa erreferentea bihurtu den Binakakoan leku bat lortzeko.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Tolosa
Previous Post
Jubilado Olaizola, prima la igualdad en el Parejas
Next Post
Víctor Esteban: “Estar en Promoción no es un paso atrás”