Zain egon dira, baina ez geldi

Jokin Altunak eta Beñat Rezustak azpimarratu dute Iñaki Artolaren erabakiaren zain egon diren arren «egoki» egin egin beharreko lanak, eta «ondo» iritsiko direla igandeko buruz buruko finalera

Berria. Iñaki Artolak herenegun jakinarazi zuen ez zela osatu eskuineko sorbaldaren atzealdeko muskulu zabalean izandako lesioaz, eta uko egingo ziola igande honetan Jokin Altunaren aurka jokatzekoa zen buruz buruko finala jokatzeari. Hemezortzi egun pasatu ziren Beñat Rezustari irabazi eta finalerako sailkatu zenetik, eta bi aste hura atzeratzeko eskatu zuenetik. Eta tarte luze hori zain egin dute Altuna III.ak eta Rezustak, Artolak zer erabaki zain: aurrelariak noren aurka ariko zen jakin nahi zuen; atzelariak, berriz, finala jokatuko zuen edo ez. Baina gauza bat da zain egotea, eta bestea geldirik egotea. Eta ez bata, ez bestea ez da geldirik egon. Aitzitik, buru-belarri aritu dira finala prestatzen.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Rezusta
Previous Post
Arazorik gabeko aukeraketa, finalari kolore pixka bat emateko
Next Post
Material parecido para una final del Manomanista diferente