«Zirrara sortzen dit neure burua gorriz jokatzen ikusteak»

Bizkarreko arazoak ahaztuta, amezketarra prest dago udako konpromisoei heltzeko. Igandean du aurrenekoa: buruz buruko txapelketako errebantxa jokatuko du, Olaizola II.aren aurka

Berria. Batzuek jaiez gozatzeko besteek lan egin beharra ez da gauza berria. Pilotarien kasuan, hala izan da betidanik. Jokin Altunak (1996, Amezketa) egutegian egun gutxi ditu markatu gabe. Parrandarako betarik gabe, «zintzo» dabil amezketarra. Atzo egin zen Zarautz Hiria torneoaren aurkezpena, eta gainean zituen begirada guztiak. Zabaleta izango du bizkarzain, abuztuaren 17an, Zarautzen, Artolaren eta Albisuren aurka jokatuko duten finalaurrekoan. Hilaren 15ean jakingo da, Azkoitian, nor izango den lehen finalista. Olaizola II.a eta Imaz Irribarriaren eta Rezustaren aurka ariko dira.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Aspe no renueva el contrato a los hermanos Merino
Next Post
Zabala firma con ASPE para dos años