Zutik jarri du pilotalekua

Erritmo itogarria ezarrita eta perfekziora hurbilduta kanporatu du Oinatz Bengoetxeak Mikel Urrutikoetxea. Hirugarrenez sailkatu da finalerako, baina bigarrenez jokatuko du

Berria. Binakako Txapelketako finalaren atarian, hala aitortu zion Oinatz Bengoetxeak BERRIAri, elkarrizketa batean: Juan Martinez de Irujo lehiatik kanpo egoteak eta Aimar Olaizolak sasoia galdu izanak mesedea egiten ziola. «Haien itzalpean egon naiz denbora luzez, eta orain baliteke nire lanaren fruituak gehiago jasotzen hasi izana». Bada, auskalo zergatik, baina bolada ezin hobean dago leitzarra. Jaialdietatik ia ezkutatuta igaro zuen uda osoa, baina, itzulitakoan, ez dago geratuko duenik. Lau t’erdiko txapela jantzi zuen lehenbizi, Jokin Altuna 22-21 garaituta. Orain dela hilabete pasatxo, berriz, binakako txapeldunorde geratu zen, Mikel Larunbe lagun zuela, Iker Irribarria eta Beñat Rezustaren aurka (22-14). Eta, denbora gutxian, buruz buruko finalean izango da. Erakustaldia eman eta ondo merezita garaitu zuen atzo Mikel Urrutikoetxea, Iruñean, Labriten.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ,
Previous Post
22-8: Bengoetxea VI arrolla a Urrutikoetxea para hacerse un hueco en la final
Next Post
Bengoetxea VI, a la final tras arrasar a Urrutikoetxea en el Labrit (22-8)