Eutsi, hautsi eta txapela jantzi

Ezkurdia-Martijak Binakako Txapelketa irabazi dute, finalean Olaizola II.a-Urrutikoetxeari nagusitasun osoz gailenduta. Zazpina zirela, Aspekoek bederatzi tanto egin dituzte jarraian, eta lehia erabat hautsi

Berria. Pilotaren historian toki berezia izango du gordea 2019ko azaroan hasi eta atzo amaitutako binakakoak. Ez da egon eskuzko pilotaren historian txapelketa ezohikoagorik. Ezohikoa izan da, inoizko luzeena izan baita: urtebete pasatxokoa; ezohikoa izan da, koronabirusaren pandemiak bete-betean harrapatu baitu: ezohikoa izan da, eskuzko pilota profesionalak bizi izan duen lan gatazkarik handienak eten baitu; eta ezohikoa izan da, osasun egoerak eraginda, banakakoan gertatu bezala, ikuslerik gabe jokatu baita finala.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija
Entrada anterior
Ezkurdia y Martija, campeones del Parejas
Entrada siguiente
Ezkurdia y Martija se hacen con las txapelas del Parejas