Ez dute azken hitza esan

Jokin Altuna, pilota jotzen, Danel Elezkano begira duela, atzo, Labriten

Altuna III.ak eta Martijak 22-8 irabazi diete Elezkano II.ari eta Rezustari, eta are gehiago estutu dute Binakako Txapelketako ligaxkako sailkapena

Berria. Ezkurdia-Ladis Galarzak emozio handiagoa eman zioten ligaxkari herenegun Azpeitian (Gipuzkoa) Irribarria-Zabaletari 22-21 irabazita. Atzo, berriz, Altuna III.a-Martijak puri-purian jarri zuten sailkapena, Iruñean, Elezkano II.a-Rezusta 22-8 mendean hartuta. Emaitza horri esker, Altuna III.a-Martijak berdindu egin dute Artola-Mariezkurrenarekin laugarren postuan, sei garaipen lortuta. Asegarceko bikoteak, hala ere, aukera du gaur berriz ere ihes egiteko. Horretarako, Arteaga II.a-Albisuri irabazi behar diete, Gasteizen. Galduko balute, eta astindua jaso, lehen lau postuetatik kanpo leudeke aspaldiko partez, Altuna III.a-Martijaren mesedetan. Emozio nahikoa ez, eta datorren igandean elkarren aurka jokatuko dute bi bikote horiek, Tolosan (Gipuzkoa). Erabakigarria izango da norgehiagoka horretan zer gertatuko den.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elezkano II, Martija, Rezusta
Entrada anterior
No se vayan todavía, aún hay más
Entrada siguiente
Artola-Mariezkurrena, hoy en el Ogueta ante Arteaga II-Albisu