Olaizola II.ak, maisu, eta Untoriak, hobetuta, are gehiago estutu dute binakakoaren ligaxka. Ezkurdia eta Merinok 11 huts egin dituzte
Berria. Aimar Olaizola ez dute hain erraz utziko txapelketatik kanpo. Goizuetarra animalia lehiakorra da, eta atzo garbi utzi zuen binakako txapelketan jarraitu nahi duela. Zalantzak, baina, Alvaro Untoriaren inguruan zeuden, azken asteetan bere jardunak zeresan handia eman baitu. Bada, iragan asteleheneko txakalaldia ahaztu eta maila ona eman zuen. Ez zuen agindu, baina ezta galdu ere. Bikote lan txukuna egin zuten, eta horri esker irabazi zieten Joseba Ezkurdia eta David Merinori.