Aurretik hasi badira ere, dena alde zutela, 20-22 galdu dute Jakak eta Arangurenek Labriten
Partida arraroa jokatu zuten atzo, Iruñeko Labriten Jaka-Aranguren eta Peio Etxeberria-Rezustak. Aspeko bikoteak irabazi zuen (20-22). Hasiera-hasieratik aurreratu ziren markagailuan Jaka eta Aranguren, baina, zazpi punturen aldea lortu bazuten ere (14-7), amaieran ihes egin zien partidak. Peio Etxeberriaren susperraldiak eman zien laugarren garaipena jarraian Aspekoei. Baikokoak, aldiz, burua altxatu ezinda dabiltza, eta azken postuan jarraituko dute.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1959/028/001/2023-01-08/ezin-dute-mamurik-uxatu.htm.