Erik Jaka buruz burukotik at geratzear egon zen birus batengatik. Baina osatu, eta behetik gora eginda sailkatu da finalerdietarako, lehen aldiz. Behin horra iritsita, finala jokatu nahi du. «Konfiantza handiz» dago.
Berria. «Pozez kabitu ezinda» dago Erik Jaka (Lizartza, Gipuzkoa, 1994). Ez da gutxiagorako: lehen aldiz ariko da buruz buruko finalerdietan. Aldartea aldatu zaio denbora gutxian. «Une txarrak pasatu ondoren, une onak bizitzen ari naiz orain. Gustura nago», aitortu du.