Ezkurdia berriaren zain

Arbizukoaren eta Urrutikoetxearen ustez, etziko finalerdiak ez du zerikusirik izango haien arteko aurreko partidekin. Sarreren salmenta oso astiro doa

Berria. Mikel Urrutikoetxearen eta Joseba Ezkurdiaren arteko partidak klasiko txiki bat bihurtu dira dagoeneko. Hala buruz buru nola lau eta erdian, hainbat aldiz jokatu dute elkarren aurka. Buruz buruko biak Zaratamokoak irabazi zituen —2016an eta 2017an—, baita lau eta erdiko gehienak ere. Azkena, baina, iazko lau eta erdikoan, Ezkurdiak irabazi zuen. Joera bat aldatu dela dirudi. Izan ere, bi aurrelarien ustez, etziko partidak ez du zerikusirik izango aurrekoekin. Buruz buruko lehen finalerdia da, eta Bilbon jokatuko dute.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia
Entrada anterior
La hora de la verdad
Entrada siguiente
Los duelos pasados no importan