Ezkurdia final-laurdenetako ligaxkara sailkatu da

Faboritoa zen Agirreren aurka, eta ez du hutsik egin. 8-6tik 20-6ra 12 tanto jarraian egin ditu.

Joseba Ezkurdia ere Banakako Txapelketako final-laurdenetan izango da. Faborito argia zen Asier Agirreren aurka, eta gaur, Zarautzen (Gipuzkoa), ez du hutsik egin (22-7). Ezkurdia hasieratik izan da jokoan nagusi, eta Agirrek hasieran eutsi dion arren, 8-6tik aurrera gailendu egin da arbizuarra. Ez da Agirreren partidarik onena izan, eta sakez asko asmatu du Ezkurdiak.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/albisteak/212294/ezkurdia-final-laurdenetako-ligaxkara-sailkatu-da.htm.

Etiquetas / Etiketak: ,
Entrada anterior
Ezkurdia completa el Grupo A
Entrada siguiente
Joseba Ezkurdia arrolla a Aguirre en el duelo navarro del torneo Manomanísta
Menú