Ezkurdia izango da Lasoren aurkaria 29ko finalean

Lehiarik gabeko partida batean nagusitu zaio Ezkurdia Erik Jakari, Eibarko Astelena pilotalekuan jokaturiko partidan.

Gaurko partida 22-2 geratu da; beraz, lehia gutxikoa izan da, Ezkurdiaren alde. Jakak bereganatu du tantoa lehenengo, baina, hortik aurrera, Ezkurdiak ez du aurkaririk eduki; 14 tanto egin ditu segidan, Jakak partidako bigarrena egin arte. Hortik aurrera, erantzunik gabe jokatu du Ezkurdiak Eibarko Astelena pilotalekuan. Partida azkar joan da, eta kontatzeko gutxi utzi du, Ezkurdiaren erabateko nagusitasunarengatik.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/albisteak/213446/ezkurdia-izango-da-lasoren-aurkaria-29ko-finalean.htm.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia
Entrada anterior
Un tren de alta velocidad se desvía a Eibar
Entrada siguiente
Ezkurdia destroza a Jaka en 34 minutos y jugará la final del Manomanista