Ezkurdia lau eta erdiko txapeldun

17-22 irabazi du Arbizukoak. Dena airean izan da ia amaierara arte. Partida bizia bezain lehiatua jokatu dute bi pilotariek. Lehen zatian Ezkurdiak agindu badu ere, buelta ematea lortu du Altunak, eta estutasunak eragin dizkio Arbizukoari amaiera aldera

Berria. Altunarentzat izan da lehenengo sakea, eta hark egin ditu lehen bi tantoak. Huts batzuk egin ditu Ezkurdiak hasiera partean, baina partidan sartu ondoren, nagusitzen hasi da peloteoan. Launako berdinketaren ondoren, aurrea hartu du Arbizukoak (4-9), eta Altunak ezin izan du hamalaunako berdinketa lortu arte. Aurrea ere hartu dio tarte batez, baina Ezkurdia nagusitu zaio azkenean.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Entrada anterior
Ezkurdia tiene nueva recompensa
Entrada siguiente
El exorcismo de Ezkurdia