Aspeko bikoteak mendean hartu du Etxeberria-Martija, Iruñeko Labrit pilotalekuan (22-15). Baikokoak, berriz, Jaka-Imaz bikotea azpiratu du, Bilboko Bizkaia pilotalekuan (18-22). Sailkapenean, gorengo koskan daude bi bikoteak, puntuetan berdinduta.
Ezkurdia-Rezusta eta Etxeberria-Martija bikoteen arteko lehiak bi zati izan zituen. Lehenengoan bikote nafarra izan zen nagusi; bigarrenean, berriz, Arbizuko aurrelariak eta Bergarako atzelariak markagailua iraultzea lortu zuten. Atzetik aurrera egin zuten Ezkurdiak eta Rezustak. Hasieran ezinean aritu ziren, Etxeberriaren joko biziari ezin tankera hartuta. Pilota gastatzen joan zen heinean, baina, pixkanaka markagailura gerturatzen hasi ziren, pilota motelagoa ere atera zuten, eta berriro ere partida bikaina jokatu zuten Binakako Txapelketan bigarren puntua lortzeko.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-12-08/hemeroteca_articles/ezkurdia-rezusta-eta-laso-iztueta-bikoteek-bigarren-puntua-eskuratu-dute.