Ezkurdiak eta Rezustak garaipenaren olatu gainean jarraitzen dute

Joseba Ezkurdia, pilota astintzeko prest, aurreko jardunaldi batean

Labriten Aspekoek nagusitasunez menderatu dituzte Peña II.a eta Albisu, bi joera erabat desberdinen arteko talkan: lautik lau irabazi dituzte batzuek eta lautik lau galdu besteek. Bakarrik geratu dira lidergoan, Lasok eta Iztuetak galdu egin dutelako.

Ezkurdia eta Rezustak laugarren garaipena lortu zuten Binakako Txapelketaren ligaxkan, Labriten Peña II.a eta Albisu 22-14 menderatuta. Irabazleek askoz bikote sendoagoa osatzen dutela erakutsi zuten, eta, amaieran aurkariek tanto batzuk egin zituzten arren, Aspekoen nagusitasuna nabarmena izan zen.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, iztueta, Laso, Rezusta
Entrada anterior
El pleno es patrimonio de una sola pareja
Entrada siguiente
Remontada increíble de Artola y Mariezkurrena II del 17-4 al 19-22