Zehaztuta gelditu dira asteburuan Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdiak. Hamabi urtean lehen aldiz Aspekoak dira lau pilotariak
Aitor Elordik, Peio Etxeberriak, Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dituzte Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdiak. Elordi eta Peio Etxeberria adorez beterik iritsiko dira, jokatu dituzten partida guztiak irabazi baitituzte. Bizkaitarrak Altuna III.a izango du aurkari, eta nafarrak, Ezkurdia.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/7089/024/002/2022-11-01/final-handia-jokoan.htm.