Altuna III.a eta Rezusta 1-6 aurretik jarri badira ere, Zabaletaren joak eta Ezkurdiaren lanak buelta eman dio partidari (22-13). Neurketa gogoangarria izan da, aurreneko erdian batez ere, baina aurreneko atsedenalditik aurrera, bikote gorria gehiago izan da
Nekez aterako dira pilota partidak igande honetan Ogeta frontoian atera diren bezain ederrak. Asteartean finalerdietan bezain egoki aritzen badira finalean Ezkurdia eta Zabaleta, Lasok eta Imazek nahikoa lan izango dute 22ra iristen. Edo bestela esanda, badakite non dagoen langa eta horraino iritsi beharko dute Andre Mari Zuriaren torneoa eraman nahi badute.