22-18 irabazi die bikote gipuzkoarrak Olaizola II.ari eta Untoriari
Berria. Partida ikusgarria eta gogorra jokatu dute Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak, alde batetik, eta Aimar Olaizolak eta Alvaro Untoriak, bestetik. Finalaurrean, gipuzkoarrek zuten errazago finalean izateko, eta horiek azkar batean lotu dute sailkapena. Olaizolak eta Untoriak, ordea, hortzak estutu dituzte, eta gertu izan dute finala. Azkenean, gipuzkoarrentzat izan da partida, eta, horrela, Bengoetxea-Larunberentzat sailkapena.