Finalerdiak jomugan

Ezkurdia eta Martijak hil edo biziko partida dute larunbatean Bizkaia Frontoian Agirre eta Albisuren aurka

Baikok dituen istiluak gaur Bizkaia Frontoian egin den material aukeraketaren protagonistak izan dira, zoritxarrez. Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak, dena konponduko den esperantzarekin, larunbateko finalerdia jokatu nahi dute.

Ezkurdia:

  • ‘Gustora gure materialarekin. Pilota azkarrak eta fuerteak aukeratu ditugu. Beraienak, beharbada, lasaiagoak, baina aitzakirik gabe. Gaurkoan behintzat badakigu zelako pilotak diren eta ez aurreko astean bezala Eibarren, sei hilabete gordeta egon zirelako. Ez ginen gogoratzen nolakoka aukeratu genituen ere ez’.
  • ‘Nahia jokatzea da, bai pelotazaleentzat eta pilotarendako. Ikusiko da zer gertatzen den daukaten bileran. Aste arraroa izan da, gu saiatzen ari gara guzti hau aldera batera uzten, gure eskutan dagoena egiten. Ea dena bere onera etortzen den eta larunbatean finalerdi garrantzi hau jokatzen den’.
  • ‘Gauza asko hobetu behar ditugu Eibarren galdu genuen partidatik. Partidan sartu gabe hasi ginen. Gure bikoteak funtzionatzen du erasokor jokatu eta inizitiba guk geuk eraman dugunean eta igandean ez genuen egin. Hau lortzen badugu gure helburua lortu dezakegu’.

Martija:

  • ‘Guk jokatuko dugulakoan gaude eta horrela pentsatu behar dugu. Ongi entrenatu larunbateko partida behar bezala prestatzeko’.
  • ‘Gertatzen ari den guzti honekin, pandemia eta Baikoren kontuekin, ez da sentitzen pilota partida handietako tentsio, kezka maila hori. PEna da fokoa katxetatik kanpo izatea eta ez finalerdi baten’.
  • ‘Nik finalerdiak jokatzeko gogo ikaragarriak ditut.. Oso mentalizatua nago, nahiz eta saila izan arazo honetaz bakartzea’.

Ezkurdia-Martija: 104; 104,3; 104,5 gr. Agirre-Albisu: 105; 105; 105,1 gr.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija
Entrada anterior
Asier Aguirre: “Vamos a intentar meternos en la final por nosotros, pero también por Laso”
Entrada siguiente
Elezkano II sustituirá a Jaka en Tolosa